Inbertsio-estrategia

ORZAk sozietateen hedapen-proiektuetan parte hartzen du, MBO eta MBI eragiketetarako, enpresa-ondorengotzarekin lotutako gaiak konpontzeko, edo bazkide minoritarioak ordezteko.

Bere partaidetuen sarearen nahiz eragile ekonomikoekin duen harremanaren bidez, ORZAk enpresentzat balio erantsi garrantzitsua sortzen du.

INBERTSIOEN BOLUMENA

Orokorrean eta proiektu bakoitzerako, gutxieneko inbertsio bolumena 1,5 milioi eurotakoa da eta gehiengo orientagarria, 7-8 milioi eurotakoa, nahiz eta ORZAk inbertsio handiagoak ere egin ditzakeen beste enpresekin batera inbertitzen. Gainera, sortu berri diren baina hazteko potentzial handia duten eta balio erantsi handia duten sektoreetakoak diren enpresetan inbertitu ahal izango da, 400.000 eurora arte zehazki.

JARDUERA EREMUA

ORZA Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan jarduten da, nahiz eta ez den baztertzen beste kokapen batzuetan ere lan egiteko aukera, sozietateak behar bezala kudeatzeko aukera edukiz gero.

MALGUTASUNA

ORZAren bokazioa ez da epe laburrekoa, irautekoa baizik. Horregatik, arrisku-kapitaleko erakundeek baino gehiago irauteko bokazioa duen bazkidea izaten da. Bazkide gisa, enpresa baten zenbait hazkuntza-fase ezberdin finantzatu ditzake, beste erakunde batzuek baino malgutasun handiagoa eskainiz.

PARTAIDETZA

ORZAk sozietateetan izaten duen partaidetza % 50ekoa baino txikiagoa izaten da beti. Gehiengorik ez badu ere, sozietatearen barruan posizio esanguratsua izaten saiatzen da.