image001

Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honen xedea da ORZA GESTIÓN Y TENENCIA DE PATRIMONIOS E.I.T. enpresak datu pertsonalei ematen dien tratamenduari buruzko informazioa jakinaraztea, eta interesdunek dituzten eskubideak deskribatzea, pertsona fisikoak babesteari dagokionez, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrarekin (aurrerantzean, DBEO), eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin (aurrerantzean, DBEDBLO) bat etorriz.

1.Arduraduna nor den eta harekin harremanetan jartzeko datuak

ORZA GESTIÓN Y TENENCIA DE PATRIMONIOS E.I.T., V-20780235 IFK zenbakiduna, da ondoren zerrendatutako datuen tratamenduaren arduraduna: Harekin harremanetan jartzeko, honako bide hauek erabil daitezke:

  • Ohiko posta bidez, bidali gutun bat helbide honetara: Hondarribia kalea, 31., 1. esk. PK: 20005 Donostia (Gipuzkoa).
  • Posta elektronikoaren bidez, idatzi helbide honetara: info@orza.info2. Tratamientos de datos: descripción de los fines, bases jurídicas y destinatarios

Datuen tratamendua: helburuak, oinarri juridikoak eta hartzaileak

ORZA GESTIÓN Y TENENCIA DE PATRIMONIOS E.I.T.-k Tratamendu Jardueren Erregistro bat du, bere ardurapekoa, eta han zehazten dira tratamenduaren helburuak, tratamendu horiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoak, eta DBEOko 30. artikuluan aurreikusitako gainerako elementuak. Ondoren, webgune honen bidez egindako tratamenduak eta konpainiaren jardunarekin lotutako beste batzuk aipatzen dira:

Tratamendua Tratamenduaren helburuak│Legitimazioa│Hartzaileak
Administratzaileak Helburuak Erakundeko administratzaileen datu-kudeaketa, merkataritza-legeriaren ondoriozko betebeharrak betetzeko, besteak beste, akta-liburua eramateko, deialdiak bidaltzeko, Merkataritza Erregistroaren aurrean nahitaezko izen-emateak egiteko, eta, hala badagokio, notarioaren aurrean egintzak formalizatzeko.
Legitimazioa Arduradunari aplikagarriak zaizkion legezko betebeharrak betetzeak ematen diona.
Hartzaileak – Merkataritza Erregistroa
– Zerga-administrazioa.
– Kontu-auditoreak.
– Notarioak.
Harremanetarako pertsonak Helburuak Harremanetarako pertsonen kudeaketa; normalean, negoziozko eta merkataritzazko harremanak izateko eta garatzeko bezeroei eta partaidetzapeko enpresei zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisikoak izaten dira.
Legitimazioa Tratamenduaren arduradunak duen interes legitimoa, pertsona juridikoei zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisikoekin, banakako enpresariekin eta profesional liberalekin harremanetan jartzeko datuekiko eta haiek betetzen duten karguarekiko.
Hartzaileak Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharrik ez dagoen bitartean.
Izangaiak Fines Beren burua hautagaitza-prozesuetara aurkezten duten eta beren burua izangai gisa beren kabuz aurkezten duten pertsonen curriculumen kudeaketa.
Legitimazioa Interesdunaren baimena.
Hartzaileak Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharrik ez dagoen bitartean.
Hornitzaileak Helburuak Hornitzaileen kudeaketa integrala; besteak beste: fakturak kontrolatzea; ordainketak egitea; kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketa; eta komunikazioak izatea.
Legitimazioa – Kontratu-harreman bat gauzatzeak edo kontratu aurreko neurriak aplikatzeak ematen duena.
– Arduradunari aplikagarriak zaizkion legezko betebeharrak betetzeak ematen diona.
– Tratamenduaren arduradunak duen interes legitimoa, pertsona juridikoei zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisikoekin, banakako enpresariekin eta profesional liberalekin harremanetan jartzeko datuekiko eta haiek betetzen duten karguarekiko.
Hartzaileak – Zerga-administrazioa.
– Kontu-auditoreak.
– Banku-erakundeak.
– Kanpoko aholkulari fiskalak.
Salaketak jartzeko bidea Helburuak Aplikagarria den legeriaren kontrako, erakundearen politika eta protokoloen kontrako nahiz erakundearen kode etikoaren kontrako jarrerak salatzeko ezarritako barne-sisteman jaso diren datuak kudeatzea.
Legitimazioa Tratamenduaren arduradunak duen interes legitimoa, delituen prebentziorako antolaketa- eta kudeaketa-ereduak hartzeko, erakundearen erantzukizun penala arintze aldera edo hartatik salbuetsita geratze aldera.
Hartzaileak Administrazio-agintaritza edo agintaritza judizial eskumendunak, hala dagokionean.
Komunikazioa Helburuak Erakundean jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzea.
Legitimazioa Interesdunaren baimena.
Hartzaileak – Hosting-aren hornitzailea.
– Web-orriko edukien kudeatzailea.

Baldin eta erabiltzaileak xehetasun handiagoz jakin nahi badu zer-nolako trataera ematen dien datuei ORZA GESTIÓN Y TENENCIA DE PATRIMONIOS E.I.T.-k, eta hori behar bezala justifikatuta badago, 1. atalean aipatutako edozein bide erabil dezake hari idazteko. 

3. Datuak gordetzea

Tratamendu bakoitzean, harremanek irauten duten bitartean gordeko dira datuak, edo emandako baimena baliogabetzen ez den bitartean; eta, gero, aplikagarriak diren legezko epeetan gordeko dira, eta datuak biltzeko izandako helburua betetzeko behar besteko denboraz, bai eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko ere. Zerbitzu edo tratamendu bakoitzean, beharrezkoak diren datuak soilik eskatuko dira, eta, hortaz, datu horiek adierazten ez badira, ezingo dira zerbitzu edo tratamendu horiek egin.

4. Eskubideak egikaritzea

Gure posta-helbidera idatziz, edo posta elektronikoaren bidez info@orza.info helbidera idatziz, interesdunak edo datu pertsonalen titularrak honako eskubide hauek egikaritu ahal izango ditu, araudian aurreikusitako inguruabar eta baldintzetan:

  • Datuetan sartzeko eskubidea: bere datuak tratatuak izaten ari diren ala ez jakiteko.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: datu zehaztugabeak zuzentzeko.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea: datuen tratamendua eteteko, besteak beste, datuak bildu diren helburua lortzeko jada beharrezkoak ez direnean.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan datuak tratatzeari utz diezaioten.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko, kasu jakin batzuetan, baina haiek gordeta jarraitzea ziurtatuz.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea: aurrez emandako datuak jasotzeko, edo datu horiek hirugarren bati bidaltzea eskatzeko.
  • Aurrez emandako baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.

Horrez gain, interesdunak erreklamazio bat egin dezake Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, bere eskubideak betearazteko.

Bere eskubideak egikaritzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatzen duen dokumentu ofizialen baten kopia aurkeztu beharko du.

5. Segurtasun-neurriak

ORZA GESTION Y TENENCIA DE PATRIMONIOS E.I.T.-k bere gain hartzen du izaera pertsonaleko datuak isilpean edukitzeko eta gordetzeko konpromisoa, eta haiek aldatzea, galtzea, baimendu gabe tratatzea edo haietara sartzea galarazteko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, aplikagarria den legerian ezarritakoarekin bat eginez.

ORZA GESTION Y TENENCIA DE PATRIMONIOS E.I.T.-k, aplikagarria den legerian ezarritakoarekin bat etorriz, beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, eta datuak ez daitezen aldatu, galdu edota baimenik gabe tratatu, edo inor ez dadin haietara sartu, kontuan hartuta zein den bai teknologiaren egoera, bai gordetako datuen izaera, eta bai zer arriskuren mende dauden, giza ekintzen ondorioz nahiz ingurune fisiko edo naturalaren ondorioz.

6. Pribatutasun-politikaren eguneratzea

Datuak babesteko politikaren edukia aldatu egin daiteke, legegintza-aldaketak gertatuz gero haietara egokitzeko, bai eta kontrol-agintariek emandako irizpide eta jarreretara egokitzeko ere.

Pribatutasun Politika 2019/10/16an eguneratu zen azken aldiz.