Orza

Enpresetan inbertitzen balioa sortzeko

Inbertsio zuzenerako enpresa da ORZA. ELKARKIDETZA eta GEROA pentsio-funtsen barruan dago, eta partaidetzak hartzen ditu beste enpresa batzuetan.

Euskal enpresa-sareari laguntzen dio, hedatzeko eta nazioartekotzeko proiektuen bidez, eta MBO eta MBI eragiketen bidez, enpresa-ondorengotzarekin lotutako gaiak konpontzeko, edo bazkide minoritarioak ordezteko.

Inbertsio-estrategia

ORZA enpresak sozietateen hedapen-proiektuetan parte hartzen du, MBO eta MBI eragiketak egiteko, enpresa-ondorengotzarekin lotutako gaiak konpontzeko, edo bazkide minoritarioak ordezteko.

Partaidetzako sozietateen sarearen bidez, eta eragile publikoekin eta pribatuekin dituen harremanei esker, ORZAk balio erantsi handia sortzen du enpresentzat.

INBERTSIO-BOLUMENA
JARDUERA-ESPARRUA
MALGUTASUNA
PARTAIDETZA

Inbertsio-Zorroa

Urte luzez esperientzia eta jakintza bildu ostean, ORZAk partaidetzako sozietateen kudeaketan parte hartzen du, haien administrazio-kontseiluetan presentzia aktiboa izanez. Jakintza eta kontaktuak jartzen ditu partaidetzako sozietateen esku, eta haien arteko harremanak bideratzen, sinergia erabakigarriak sorraraz ditzaketenak.

MEK GROUP

Talde hau enpresa independenteek osatzen dute eta guztiek ekoizten dituzte metalezko osagaiak automobilgintzaren, hidraulikaren zein pneumatikaren, eta etxetresna elektrikoen zein altzarien merkaturako.

ALBYN MEDICAL GROUP

Urologian eta digestio-aparatuan espezializaturiko Europako erreferentea (Urodinamiako eta Manometriako fabrikatzailea), eta endoskopiako produktuen banatzailea. Salmenta zuzeneko zerbitzua eta bulegoak ditu Espainian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian.

ILINE

Enpresa honek Point-of-Care in vitro diagnostikoak egiteko sistemak garatzen eta fabrikatzen ditu. Ahotik hartzeko Koagulazioaren Aurkako Terapia kontrolatzeko sistema eramangarrietan espezializatuta dago.

GRUPO WISCO

Enpresa hau isurketa jarraituaren eta zentrifugoaren bidezko kobre-galdaketan eta mekanizazio-jardueretan espezializatuta dago.